Sunday, April 09, 2006

Arnaldo Otegi, Juan Joxe Petrikorena eta Juan Mari Olano arratsaldean geratuko dira aske

Arnaldo Otegi, Juan Joxe Petrikorena eta Juan Mari Olano gaur arratsaldean aterako dira espetxetik beharrezkoak ziren tramiteak bete eta fidantzak ordaintzeko abalak zegokien lekuan aurkeztu ostean. 650.000 euroko bermeak ordaindu eta gero arratsaldeko zortzietan geratuko dira aske.
Otegik, Olanok eta Petrikorenak askatasuna lortzeko behar ziren tramite eta abalak bete eta zegokien Guardia Epaitegian aurkeztu ostean, ezker abertzaleko ordezkaritza bat Madrilgo Soto del Real espetxerako bidean da. Besteak beste, Rafa Diez eta Karmelo Landa izango dira bertan 20:00etan aske geratzen direnean.Ohar honen bidez, Batasunak eskerrak eman nahi dizkie egun hauetan "laguntzen, animoak ematen eta lanean jardun diren" guztiei.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home